Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

IKASKUNTZA KOOPERATIBOA

Gaurko honetan IKastolan, Ikaskuntza kooperatiboaren barruan, landu dugun ekintza baten berri eman nahi dizuegu. Talde kohesioa lantzeko, Maleta deitzen den egitura erabili dugu. Ikasle bakoitzak, gustokoen duen objetua ekarri du gelara eta bertan,lagunei aurkeztu die . Gure artean piskatxo bat gehiago elkar ezagutzeko aukera izan dugu.

Nere objetu gustokoena, nere mantatxoa da. Txiki txikitatik daukat. Oso leuna da eta gainean edukitzea dut gustoko. Orain nere arreba Madiren armairuan dago.

Jostailu asko ditut gustoko, baina Unoko kartak nere faboritoak dira. Aitatxo eta amatxokin asko jolasten dut kartetan. Bertan agertzen diren animaliak oso politak dira.

Nere jostailu gustokoena Txuri kokrodiloa da. Urdin kolorekoa da eta oso leuna da. Asko jolasten dut berarekin.

Nere jostailu gustokoena Xu kotxea da. Super bizkorra da, argiak ditu eta gauean ikusi egiten da errepidetik doanean. Oso gustoko dut eta etxean asko jolasten dut berarekin.

Nere jostailu gustokoena txakur txikia da. Oso leuna da eta beti ibiltzen naiz etxean berarekin jolasean. Oso gustoko dut.

Transformer hau,nire lehenengo jostailua izan zen. Oso gustoko dut. 3 aleta ditu, baina bat galdu egin dut, asko erabili dudalako. Egunero jolasten dut berarekin.

Nere jostailu gustokoena Kotxe laranja da. Reprisa dauka eta super bizkorra da. Oso gustoko dut karrerak egitea. Askotan lehenengoa iristen da.

Nere panpin gustokoena Leire txakurra da. Berarekin egiten dut lo, goxo goxo. Txuria eta marroia da eta leun leuna.

Nere txakurra, nere jostailu gustokoena da. Egunero noa lotara berarekin, gosaldu ere nire ondoan egiten du. Ez diot izenik ipini, Baina asko asko maite dut.

Tutu, nere kanguro panpina da. Nere gustokoena da.Txiki txikitatik daukat, eta berarekin egiten dut lo. Asko maite dut.

Citroen du izena nere panpinak. Hartz bat da eta oso gustoko dut. Berarekin egiten dut lo, gosaldu, … den dena. Asko maite dut. Muaaaaaa.

Kuka nere panpin gustokoena da. Elene deitzen den aizpa dauka eta etxean elkarrekin jolastea dut oso gustoko. Asko maite ditut bi panpinak.

Nere untxia, Blanca deitzen da. Ile asko du eta super leuna da. Nere jostailu gustokoena da. Berarekin hasi nintzen lo egiten orain dela gutxi, eta ordundik primeran egiten dut lo.

Gehien gustatzen zaidan jostailua, nere robota da.Berarekin aritzen naiz jolasean, baita partxisean ere. Zarata egiten du, mugitu eta muturrekoak eman. Oso handia da.

Nere jostailu gustokoena kotxe gorria da. Deskapotablea da, ateak zabaltzen zaizkio eta zarata egiten du. Etxean ibiltzen naiz jolasean. Nire amamaren lagun batek oparitu zidan. Oso bizkorra da, reprisa dauka.

Unikornioa da nere panpin gustokoena. Ballenita eta Unikorniorekin egiten dut lo. Oso leuna da. Poltsa baten gordetzen da eta toki batetik bestera eraman daiteke. Asko maite dut.

Panpin hau oso gustoko dut. Berdea da , ile morea du eta banpiro bat dirudi, oso berezia da. Zapatak eta hainbat elementu ipini eta kendu egiten zaizkio. Asko gustatzen zait.

Piztiak bizi diren lekuan ipuina, nere gustokoena da. Amatxok gabero kontatzen dit eta goxo goxo egoten gara. Bertan, mutil bat otsoz mozorrotuta agertzen da eta….

Nere jostailu gustokoena Spiderman-en panpiña da. Txiki txikitatik daukat eta berarekin egiten dut lo. Etxean askotan berarekin jolasean aritzen naiz.

Nere gustoko jostailua motorra da. Oso bizkorra da. Etxe barruan ibiltzen naiz jolasean. Urdina da, nere kolore faboritoa bezala. Ziztu bizian joaten da!

Nere jostailu gustokoena Hegazkin horia da. Amatxok oparitu zidan. Karreratako hegazkina da eta zarata handia ateratzen du.

Hartza da nere jostailu gustokoena. Ohera berarekin eta txakurtxo batekin joaten naiz. Oso leuna da eta asko maite dut, baita nere amak ere.